Kataluniako historia
Kataluniako historia berez Catalunya (Katalunia) izena XII. mendean frankoen itzalpetik piskanaka bereiztuz Hispaniako Markako ekialdeko konderri multzoa izendatzeko erabiltzean hasi zen.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun oraindik Catalunya izenaren jatorria zehaztugabe dago eta interpretazio asko ditu. Teoria baten arabera gazteluen lurraldea (terra de castells) izendapenatik letorke,[1] castlà edo gazteluaren agintariaren izenetik eratorria.[2][3] Teoria honek dioenez, gaztelaniazko Cataluña izendapena ere parekidea litzateke. Beste teoria baten arabera aldiz, Catalunya izena Gotholàndia izendapenetik letorke, hots, godoen lurraldea; izatez, maiz frankoek katalan lurraldeari nahiz iberiar penintsulari Gòtia deitzen omen zieten.
Talunya edo Taluniya delakoa Lleidatik hurbil zegoen Al-Tagr al-Ala musulmandar lurraldeko udalerri baten izena zen. Al-'Udrī (1002 — 1085)[4] historialari eta geografo musulmandarrak bere Tarsi al-akhbār idazlanean aipatua da. Honen arabera, udalerria Lleida eta Huescaren artean kokatua zegoen, ondorioz aditu askok gaur egungo Monzón udalerria dela uste dute. Izenak udalerriari iberiar jatorria ematen dio. Mairuen garaian, Monzón udalerriak kalat Talunya izeneko gotorleku edo gaztelu bat izan zuen (arabieraz gaztelu=kalat), gaztelu hitza izendatzeko ka- laburdura erabiliz, ka Talulnya litzateke (euskaraz Talunyako gaztelua). Hipotesi honen arabera, arabiarrek Hispaniako Markan bizi zirenei «ka Talunya-tik haratago bizi direnak» deitzen omen zieten. Jatorri arabiarrak, iberiar leku izenaren bitartez, català biztanle izena eta Catalunya leku izenaren arteko elkarrekikotasun eza azalduko luke.[5]
Beste teoria batzuen arabera, izena kondairazko Otger Cataló germaniar printzearengandik eratorria litzateke, edota Vallès eta Barcelonès eskualdetako lurretan bizi zen tribuak jasotzen zuen Iaketani ezizenetik, italiarren eraginez katelans izendapenera eraldatu eta handik gaur egungo catalans (katalanak) izenean amaitzeko.[6]
XIV. mendean Kataluniako Printzerria ("Principat de Catalunya") zuzenbide edo lege izendapena agertu zen (latinez principatus) eta Katalan Gorteen legedipean edo agindupean zegoen lurraldea izendatzeko erabiltzen zen, bertako subiranoa (latinez princeps) Bartzelonako Etxeko erregea zen, formalki erresuma bat izan gabe Gorteek parekatutako lege batzuk zituzten konderri multzo bat zelarik. Nahiz eta Printzerriko lurraldea gerora Aragoiko Korora eta ondoren Gaztelako Erresumara batu, eta bere zati bat Frantziako Erresumak bereganatu zuen (gaur egungo Ipar Katalunia), gaur egun oraindik "Printzerri" izendapena autonomia erkidegoa osatzen duten lau probintziak informalki izendatzeko sarritan erabiltzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K. a. 218. urtean Erromatar Inperioak gaur egun Katalunia kokatzen den lurraldea konkistatu eta Tarraconense probintziaren barnean egon zen. V. mendean godoek lurraldea bereganatu eta Toledoko Erresumaren zati bilakatu zen.
711n, omeiatarrek zuzenduta, arabiarren eta berbereen gudaroste batek Errodrigo errege bisigodo usurpatzailea azpiratu zuen; Hispania ekialdea, berriz, Agila II.a erregearen pean zen aldi berean. 718rako, Bartzelona inbaditzaileen eskuetan zen, baita hurrengo urtean Pirinioak zeharkatu ere Narbonaraino. Talka erasoan hartutako hiribilduak izan ezik, men egiten zuten herri eta hiriek gobernu autonomo bat eskuratu zuten omeiatarrengandik. VIII. mendearen amaieran frankoek Karlomagnoren babesaz musulmanak lurraldearen iparraldetik kanporatu eta Hispaniako Marka osatu zuen.[7] Gothia zeritzon lurralde hau konderrietan antolatu zen, baina karolingiar leinua amaitzean bertako kondeek ez zioten errege leinu berriari men egin. Kataluniako konderri hauek gaur egun Katalunia Zaharra (Catalunya La Vella) izenez ezagutzen den lurraldea osatu zuten.
Bartzelonako kondea zen Ramon Berenguer IV.a Bartzelonakoa inguruko hainbat konderrietaz nagusitu eta 1137an Aragoiko erregearen alaba zen Petronila Aragoikoaren ezkondu zen, ondorioz bi leinuen arteko batasuna gauzatuz. Haien semea Alfontso II.a Aragoikoa, Aragoiko erregea eta Bartzelonako kondea bilakatu zen, ordura arte elkarren artean ezberdinak ziren katalan konderriak batu zituen, horretarako izaera juridiko eta kulturala zuten hiru agiriez baliatu zelarik: Usatici Barchinonae ("Bartzelonako Erabilerak"), Liber domini regis ("Errege Jabegoaren Liburua") eta Gesta Comitum Barchinonensium ("Bartzelonako Kondearen Balentriak"). Argiri hauek Katalunia Erdi Aroko estatu gisa eratu zuten, lege egitura batasun bat eta kultur erreferentzi amankomunak jasoz, bai eta mugak zehaztuz ere: «Salsesen hasiz Tortosa eta Lleidan amaitzen den lurraldea» («de Salsis usque Dertusam et Ilerdam cum suis finibus»). Administratiboki, Katalunia eskualde izaerako lege egitureketa bat jaso zuen: Vegueriak direlaroak, hauetako bakoitzaren veguer edo agintariak erregearen ordezkariak zirelarik. Katalunia estatuaren sorrera Aragoiko erregearen lege agirietan Cathalonia izendapena agertzen denean adierazia dago, aurreko esanahi geografiko arruntetik eremu politiko eta etniko zehaztu baten izendapena izatera iragan zelarik.
1319an Jakue II.a Aragoikoak Aragoiko Erresuma, Valentziako Erresuma, Mallorcako Erresuma eta Kataluniaren batasuna finkatu eta estatu ezberdinen arteko batasun ahaltsu baten bidez[8] Aragoiko Koroa sortu zuen,[9] betiere lurralde bakoitzaren berezitasunak errespetatuz eta elkarren artean antzekoak eta parekideak ziren politika egiturak garatuz: Legebiltzarrak, Generalitateak eta konstituzio sistema. Aragoiko Etxea zena Trastamara Leinua eta Habsburgo Leinuarekin elkartzeak ez zuen Aragoiko Koroa osatzen zuten estatuen konstituzio sistema eraldatu.
1640an Olivares kondearen proiektu zentralistak Segalarien Gerra piztu zuen, honen ondorioa Portugalgo Erresumaren banaketa eta Frantziako Erresumak Rosselló eta Cerdanya bereganatzea izan zen.[10] Espainiako Erresuman Borboi Leinua erregetzara iristeak Europa mailan Ondorengotza Gerra ekarri zuen eta 1705an katalan lege sistemaren murrizketak Monarkia Katolikoa osatzen zuten estatuen arteko barne gerrak eragin zituen. Gerraren amaieran Espainiako Erresumak bere Italia, Flandria, Menorka eta Gibraltarreko jabegoak galduaz amaitu zen, bai eta Planta Berriko Agiriak eta borboi absolutismoaren ezarketaz.
XIX. mendean zehar jazotako Antzinako Erregimenaren gainbehera eta erregimen liberalen ezarketak ez zuen Kataluniaren eta gainontzeko Aragoiko Koroaren estatuen konstituzio sistemaren berreskuperapena suposatu, aldiz Espainiako Erresuma erregimen politiko zentralizatu gisa nagusitu zen. Halere, mende honen erdialdera Kataluniako historian garrantzi handia izan zuen Renaixença ("Berpizkudea") izeneko katalan kultur, literatur eta hizkuntzaren aldeko mugimendua eta berpizkundea eman zen, gerora katalan nazionalismoaren iturbura izango zena.
XX. mendean zehar Kataluniako Mankomunitatea eta Errepublikar Generalitatea bezalako deszentralizazio administratibo saiakerak burutu ziren, baina 1978an Espainiako Konstituzioa eta 1979ko Kataluniako Estatutua onartu ziren arte, ez zen gaur egungo autonomia erkidegoen sistema politiko-administratiboa ezarri. 2006ko Kataluniako Autonomia Estatuaren hitzaurrearen arabera «Kataluniako Legebiltzarrak, katalanen sentimendua eta borondatea bilduz, Katalunia nazio gisa definitzen du», nahiz eta gaur egun indarrean dagoen Espainiako Konstituzioak Kataluniako erralitatea nazionalitate historikora mugatu izan.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kataluniaren osaketa (Katalanez)
- ↑ Katalunia eta katalanari buruzko bitxikeriak (Katalanez)
- ↑ Kataluniako Etimologia (Gaztelaniaz)
- ↑ Textos i Estudis de Cultura Catalana. Història. Miquel Coll i Alentorn. Curial Edicions Catalanes. Publicacions de l'Abadia de Montserrat. 185. orr. 2011ko irailaren 9a.
- ↑ Textos i Estudis de Cultura Catalana: Història. Coll i Alentorn, Miquel. Curial/Abadia de Montserrat. Bartzelona. 1992, 185. orr. isbn=9788478262997
- ↑ El Misteri de la Paraula Cathalunya (Katalanez)
- ↑ Cataluña. es.encarta.msn.com Historia. MSN Encarta gaztelaniaz. 2009ko irailaren 27a. (Gaztelaniaz)
- ↑ "El impulso decisivo vino de la mano de Jaime II, que con gran habilidad transformó la unión dinàstica en una federación de Estados, todavía imperfecta, pero de gran efectividad, sobre todo cara a la proyección mediterránea de la Corona, utilizando para ello las Cortes particulares de cada Estado, delimitando las fronteras entre ellos, y dotándolos de administraciones y gobiernos similares, aunque conservando sus particularidades fiscales, monetarias o judiciales. Como señaló E. Sarasa (La Corona de Aragón en la Edad Media, Zaragoza, 2001) "la dualidad monarquía común y diversidad territorial parece que fue la clave del éxito de la Corona de Aragón como realidad histórica, al margen de las denominaciones aplicadas por algunos autores (Imperio catalano-aragonés, Confederación catalano-aragonesa, Condes-Reyes, etc.). En tiempos de Jaime II "Corona de Aragón" (Corona Aragonie) era la denominación habitual para el dominio real. La monarquía cohesionaría la actuación exterior de los tres Estados, cuyos objetivos eran similares, pero siempre tratando de equilibrar las fuerzas centrales y las periféricas; de modo que para fortalecer el conjunto, Jaime II promovió en la Cortes de Tarragona -en 1319- el Privilegio de Unión, proclamando la indivisibilidd de los tres Estados que integraban la Corona de Aragón, y en el juramento real se introdujo la fórmula de mantener íntegra y unida la Corona. En definitiva, La Corona de Aragón era la Corona del rey. No olvidemos, por lo demás, que la Corona de Aragón no fue sólo una construcción política, sinó también una potencia mercantil, marítima y cultural de primer orden en el Mediterráneo, cuyo éxito se basó en el papel de la monarquía como institución indiscutible y aglutinadora, posición que se afirmó en el tránsito de los siglos XIII y XIV, precisamenet durante el reinado del rey Justo." Hinojosa Montalvo, José; Jaime II y el esplendor de la Corona de Aragón; 268-269. orr.
- ↑ «La expansión: el Casal d'Aragó (1213-1412) / L'expansió: el Casal d'Aragó (1213-1412)», en Ernest Belenguer, Felipe V. Garín Llombart y Carmen Morte García, La Corona de Aragón. El poder y la imagen de la Edad Media a la Edad Moderna (siglos XII - XVIII), Sociedad Estatal para la Acción Cultural Exterior (SEACEX), Generalitat Valenciana y Ministerio de Cultura de España - Lunwerg, 2006. ISBN 84-9785-261-3: "Entre los siglos XII y XIV, la documentación poco habla de Corona de Aragón y más del Casal d'Aragó, si bien la expresión de Corona de Aragón ya se observa con Jaime el Justo, prevaleciendo así el título jerárquico del reino por delante del de condado y principado.|Belenguer, Garín Llombart y Carmen Morte, «La expansión: el Casal d'Aragó (1213-1412) / L'expansió: el Casal d'Aragó (1213-1412)», op. cit. 2006.
- ↑ Pirinioetako Akordioaren testu osoa Frantziako Artxibategi Nazionalera transkribatua (PDFen) (Frantsesez)
- ↑ Preàmbul de l'Estatut d'Autonomia de Catalunya - Kataluniako Autonomia Estatutuaren hitzaurrea. (Katalanez)
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako historia herrialdearen arabera | ||
---|---|---|
Albania • Alemania • Armenia • Andorra • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria Estaturik gabeko nazioak: Bretainia • Eskozia • Euskal Herria • Flandria • Gales • Galizia • Irlanda • Katalunia • Korsika • Okzitania • Sardinia |